Euskal Kantak| Sarrionandiaren hainbat olerki eta “Gogoaren baitan” kanta
Euskal kanten inguruko kolaborazioa izan dugu Hizpidean.
Gaurkoan, lau astetik behin izaten dugun gisarat, euskal kanten inguruko kolaborazioa izan dugu Hizpidean.
Hasteko, Jaionek Joseba Sarrionandiaren olerkietan oinarritutako 3 kanta aurkeztu dizkigu: batetik, Mikel Laboaren “Hegazti erraiak”, Xendarineko ahizpen eskutik aditu duguna; bertzetik, Patxi Saiz getariarraren “Goizian goiz” kanta; eta hirugarrenik, Habia hirukotearen “Animalia naiz eta” diskoko “Olerkia” kanta.
Bertzalde, kolaborazioaren bigarren atalean, Sara “Gogoaren baitan” kantaren inguruan aritu da, izan ere, Anje Duhalderen eskutik entzutera ohituak bagaude ere, John Hiatt abeslariak sortutakoa da.
Kolaborazio guztia hemen entzungai:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!