Euskal Kantak| “Nigarra Begian” aski ezagunetik “Hango borthu gainetarik” olerkirat
Euskal kanten inguruko kolaborazio berria aurkeztu dugu Hizpidean.
Gaurkoan, euskal kanten inguruko kolaborazio berria estreinatu dugu Hizpidean, lau astetik behin Jaione Cordoba, Sara Elizetxe eta Dorleta Agirreren eskutik entzungai izanen duguna.
Kolaborazioetan lehenik eta behin, antzinako kantu eta bersolari zaharren inguruan mintzatuko dira eta ondotik, gaur egungo moldaketa, bertsio edota konpositoreen lanak aztertuko dituzte.
Gaurko honetan, Xalbador Aire ezagunaren “Nigarra begian” bertsoekin hasi dira, Benito Lertxundiren, Xabier Leteren eta Amaren Alabak taldearen bertsio eta moldaketa anitzei erreparatuz.
Bertzetik, Itxaro Borda idazlearen “Hango borthu gainetarik” olerkia hautatu dute eta honetan Lertxundiren eta Imanol Epelderen bertsioak entzun ditugu.
Kolaborazioan zehar aurkeztutako bi gomendio:
Kolaborazio guztia hemen:
-
Hizpidea: Euskal Kantak| "Nigarra Begian" aski ezagunetik “Hango borthu gainetarik” olerkirat00:23:37
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!