Euskal errepublikanismoa | Politika egiteko modu bakar bat nahi zaigu “inposatu”
Unai Apaolazaren kolaborazioa.
Hala Bedi irratiko kolaboratzailea den Unai Apaolazaren arabera, bi ikuspegiren arteko talka egon arren, independentismoaren ideologia berria “akordionismoa” da eta Espainiako gobernu berriaren inbestidura “akordionistaren” kontakizuna saltzeko erabili da.
Larraitz Ugarte, Iñaki Altuna eta Gara egunkariaren editorial bateri kritika egin dio, espainiar faxismoaren azken egunotako esperpentoaz aritu zaigu, Nazioa eta Herria kontzeptuetaz eta baita Kataluniako independentismoaren bilakaeraz ere.
Proposamenak egiten amaitu du, ohi duen bezala, Unai Apaolazak gaurko kolaborazioa.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!