Euneiz unibertsitate elitistari ezezkoa emango diote Gasteizko kaleetan
Gaur arratsaldeko 17.30etan Europa Jauregian. LAB sindikatuko Gabi Elkoroaristizabal ekarrizketatu dugu unibertsitate proiektu pribatuaren arriskuak azaltzeko.
Baskonia-Alaves taldearen unibertsitate pribatuak pausoak ematen jarraitzen du Gasteizen. Kontrakotasun handia sortu du proiektuak, eta hainbat eragilek adierazi dute kaltegarria izango dela proiektua, unibertsitate publikoaren beharrak asetu gabe jarraitzen dutelako. Bestetik, sindikatu ugarik eta bestelako eragileek ez dute beharrik ikusten beste unibertsitate pribatu bat martxan jartzeko, publikoko titulazioak bikoiztuko direlako, eta gainera langileen lan baldintza duinak eta euskararen presentzia bermatuko dituenik ziurtatu gabe.
Honen aurrean elkarretaratzera deitu dute Steilas, LAB, CCOO, ELA, CGT eta ESK sindikatuek, eta Ernai eta Ikasle Ekintza bezalako beste eragileek. Gaur arratsaldean izango da, 17.30etan Gasteizen, Europa Jauregian. “Diru publikoa Euneiz unibertsitate pribatura Ez! Euneiz unibertsitate elitista gelditu!” lelopean bilduko dira salaketa egiteko. Izan ere diru publikoa jasoko du proiektuak, bere garaian Euneizeko buruek esan bazuten ere ez ziotela administrazioari dirurik eskatuko.
LAB sindikatuko Gabi Elkoroaristizabal izan dugu gaur Hizpidean, eta berak azaldu dizkigu unibertsitate pribatu hau garatzekotan etorri daitezkeen arrisku ezberdinak, eta mobilizaziorako dei egin du.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!