Zuzenbidea | Nazio Batuen Erakundearen errekurtsoa etxegabetzeak gelditzeko
Andu Martinez kolaboratzaileak etxegabetzeen aurrean azken aukera izan daitekeen tresna bat ekarri digu.
Asko hitz egin izan dugu etxebizitza problematikaz zuzenbide kolaborazioan. Etxebizitza legeak, okupazioa, desokupak… Gaurkoan ere heldu diogu gaiari, eta baliagarria izan daitekeen tresna bat aurkeztu digu Andu Martinezek, Nazio Batuen Erakundeak alternatibarik gabeko etxegabetzeak eman ez daitezen sortu zuena.
Estatu mailako aukera guztiak agortu ondoren denbora irabazteko eta etxegabetzea denbora batez atzeratzeko balio dezakeen neurri honi buruzkoak kontatu dizkigu Anduk. Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!