Zientzia | Mundua bi gradu berotuko balitz bizigarriagoa litzateke, eta berdeagoa
Gorka Menendezen kolaborazioa.
Munduaren orbita pixka bat aldatuko balitz mundua bizigarriagoa izango omen zen. Glaziazioa amaitu zen garaian, duela 10.000 urte inguru, munduaren tenperatura oraingoa baino 2 gradu altuagoa omen zen, eta orduan izan zen Sahara sabana berde bat, hainbeste entzuten dugun bezala. Tenperatura igo, baina prezipitazioak areagotu egingo omen ziren, eta horrek bizigarriagoa egin omen dezake mundua.
Gorka Menendezen denboraldiko lehen kolaborazioa izan dugu gaurkoa. Jupiterren orbitak lurrari nola eragin diezaiokeen aipatuz hasi da, eta mundua bizigarriagoa bilakatu litzatekeela kontatu digu. Ikerketa baten arabera, mundua bi gradu berotuko balitz, ondorio positiboak eduki ditzake. Klima aldaketaren inguruan entzuten ditugun gauzan kontra doa, ondo ulertu badugu, informazio hau.
Hemen Jupiterren orbitari buruzko albistea.
Hemen aipatutako IPCCren txostena.
Kolaborazio osoa hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!