Zientzia | Iera Arrieta (Maitematika): “Estereotipoek eta matematikak irakasteko modu tradizionalek matematikak modu esanguratsuan ikastea zaildu dute luzaroan. Bada hori aldatzeko garaia: eskoletan ikasten diren matematikek inguruarekin konektatuak egon behar dute, eta ukigarriak eta ulerterrazak izan behar dira”
-
Hizpidea: Zientzia | Iera Arrieta (Maitematika): "Estereotipoek eta matematikak irakasteko modu tradizionalek matematikak modu esanguratsuan ikastea zaildu dute luzaroan. Bada hori aldatzeko garaia: eskoletan ikasten diren matematikek inguruarekin konektatuak egon behar dute, eta ukigarriak eta ulerterrazak izan behar dira"00:20:32
Kurtsoa hasi berri dugula aprobetxatuz, gaurkoan Iera Arrieta gonbidatu dugu gurera. Ierak matematikak irakasten ditu Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultatean, Donostian. Berarekin hitz egin nahi izan dugu, bere Maitematika deituriko proiektuaren berri eman diezagun. Proiektuaren bitartez matematiken alderdi atsegin, hurbileko eta jostagarriena ezagutzera eman nahi duela kontatu digu Ierak. Horrez gain, matematiken ikasketa esanguratsuago batera bidea erraztu dezaketen baliabide didaktikoak ere eskaini nahi ditu. Gozatu!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!