Zientzia | ExxonMobilek 1977. urtetik zekien
Ana Galarragaren kolaborazioa.
ExxonMobilek 1977. urtean egin zuen proiekzio klimatikoaren berri ekarri digu gaurkoan Ana Galarraga Elhuyar aldizkariko kazetariak. ExxonMobil petrolio eta gas konpainia estatu batuarra da munduan gehien kutsatzen duen multinazionaletako bat, egindako proiekzio klimatikoaren emaitzak ikustean, proiekzioa ezkutatzea erabaki zuen. Konpainiak beti ukatu izan du kazetari batzuek 2015ean publiko egitea lortu zuten txostena berea zenik.
Orain, Science aldizkarian argitaratu duten lan berri batean irakurri daitekeenez, orduko ExxonMobilen aurreikuspenak egun bizi dugun krisi klimatikoaren emaitzekin alderatu dira.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!