Archived: Zer da Hala Bedi?
Hogeita bost urte hauetan aldaketak handiak izan badira ere, emisio orduetan eta kalitatean aurrerapena nabarmena da, Hala Bedik hasierako esentziari erantzuten dio egun ere, isildu nahi dituztenen ahots izatea. Komunikabideen artean erreferente bihurtzera ailegatu bada, jende askoren lanari esker izan da. Horretaz gain, ezaugarri zehatz batzuetan oinarritzeak ere badu zeresana honetan: H a l a B e d i k , komunikatzeko modu ezberdin baten alde lan egitea du helburu, beste medioetan l e k u r i k e z d u t e n e i mikrofonoak eskainiz horretarako. Ez dugu beste komunikabideen konpetentzia izan nahi, ezaugarri propioak dituen eredu ezberdin bat eskaini nahi dugu.
Autogestioari esker bizi den eta egitura horinzontala duen irratia, inongo dependentziarik ez duena, librea dena, azken finean. Eredu parte hartzailean sinesten duena, norabide bakarreko komunikazioaren aurrean hartu emana bultzatuz, entzulearen parte hartzea bilatuz, norbanakoentzat eta herrimugimenduarentzat ateak zabalik dituen irratia gara. Hartu beharreko erabakiak asanbladan hartzen dira eta asanblada hauetan irratsaio eta irrati barneko komisio guztien ahalik eta parte hartze zabalena bilatzen da. zein talde ekonomikorengandik autonomo eta independente gara.
Herria dugu gure marko politikoa. Euskal Herriko subiranotasun eskubidea defendatzen dugu. Arabako herrialdea dugu lan eta emisio esparrua, geure errealitaterik hurbilena baita. Gainontzeko herriekiko elkartasun lana bultzatuko dugu gure lan esparruan.
Euskararen alde lan egiten dugu, gure hizkuntza baita eta komunikazioaren munduan pairatzen duen diskriminazioa agerian baitago. Balore aldaketarako eredu aurrerakoia planteatzen dugu.
Egungo gizarte egoeraren aldaketan eragingo duten giza baloreak, balore politiko zein estetikoak hedatzen saiatzen gara. Giza inkomunikazioa, esplotazio laborala eta kontsumismoan oinarritzen den gizarte ereduarekin apurtu nahi dugu. Komunikazioa eta eztabaida bultzatu nahi ditugu
gizartean, “komunikabidea” botere tresna gisa erabiltzen duen talde konkretu baten aurrean dibertsitatea bultzatu nahi dugu, pentsamolde bakarraren aurrean aniztasunaren alde egin.
Ekonomikoki ere proiektu autonomoa gara. Bizirauteko iturri propioak sortu d i t u e n a . Bestelako eredu batek suposatuko lukeen lotura dela eta, ez dugu publizitatea diru iturri gisa erabiltzen, ez da diru laguntza publikorik onartzen baldin eta gure proiektuaren edukia baldintzatuko badu. Momentu honetan legeditik kanpo bagaude ere, marko legal propioa bilatzen dugu. Gure ereduaren ezaugarriak jasotzen dituen Irrati libreentzako marko berri baten beharra azpimarratuko dugu dagokien instituzioen aurrean eta presioa egin bide horretan. IRRATI LIBRE izena hartzen dugu. Izen hau baita gure tradizio historikoa hoberen jasotzen duena.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!