Xabier Gojenola (Errigora): “Kezka eta irrika ezberdinak dituztenen arteko batura da Errigora”
Zubigintza lelopeko kanpaina abiatu du Errigora ekimenak: Nafarroa hegoaldeko produktuak euskaraz etiketatu eta zabaltzen dituzte Euskal Herri osoan, etekinak Erriberako euskalgintzari bideratzeko eta bertako ekoizpena bultzatzeko, aldi berean. Xabier Gojenola Errigorako kidearekin hitz egin dugu gaur Araba Hizpiden, eta Errigorak interes ezberdinak batu egin dituela nabarmendu du, zubi lana eginez. Udazkeneko kanpainari ekingo diote aurki.
-
Hizpidea: Xabier Gojenola (Errigora): "Kezka eta irrika ezberdinak dituztenen arteko batura da Errigora"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!