Xabi Valdor (Batuta): “Auzokideok geroz eta okerrago bizi garen bitartean enpresa multinazionalen irabaziak disparatu dira.”
"Arazo hau kolektiboa eta estrukturala dela ikustarazi nahi dugu."
Judimendiko BATUTA elkartasun saretik bizitzaren garestitzea, eta, bereziki, energiaren
garestitzea salatzeko manifestazioa deitu dute. Izan ere, “Hotzez
baina sutan. Quemadxs pero sin cale” lelopean, energiaren problematikari erantzun
komunitario bat emateko, ikasturteko lehenengo hiru hilabete honetan burutu dituzten
ekintza ugariei auzo mailako mobilizazio honekin itxiera ematea bilatzen dute.
Bihar osteguna, arratsaldeko 19:30tan Tornay medikuaren plazatik abiatuko da mobilizazioa. Manifestariei mantekin hurbiltzeko deia egin dute.
Hizpidean Xabi Valdor Batutako kidea izan dugu.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Xabi Valdor (Batuta): "Auzokideok geroz eta okerrago bizi garen bitartean enpresa multinazionalen irabaziak disparatu dira."00:09:48
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!