Xabi Lasa (OinHarri): “Herri mugimenduetan formakuntzak zentralitate politikoa behar du.”
“Osotasunari erantzuten dioten ikasketa eremu ezberdinak planteatzen ditugu.”
Inolako alderdi, eragile politiko, sindikatu edo herri eragileren menpe egon gabe, OinHarri formakuntza politikorako eskolak oinarrizko prestakuntza politikoa jasotzeko aukera eskaini nahi die Euskal Herriko herri mugimenduetako koadro politikoei, arduradunei zein militanteei. Herri-mugimenduko eragileentzako dinamizatzaile edo hezitzaile politikoak heztea da asmoa, eskola honetan ikasitakoa nork bere herri-erakundean partekatu, zabaldu eta erabili dezan, garatzen duen ekintza politikoa eta eragilea bera sendotu eta indartu ahal izateko.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Xabi Lasa (OinHarri): “Herri mugimenduetan formakuntzak zentralitate politikoa behar du.”00:14:45
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!