Uxue Urzelai: “Osasunaren autokudeaketa kapitalismoak desjabetu digun beste zerbait da.”
Kosmetika natural tailerra antolatu du Herrizomak Ekainaren 16rako.
Herrizoma Gasteizko Elikadura Sarea da, merkatu kapitalistatik kanpo elikadura
burujabetza eraikitzeko helburua duena. Izan ere, soldataren araberako elikadura dugun
honetan, beharrezkoa da kalitatezko elikadura bermatzea, merkatuaren logikatik kanpo eta
soldatapeko lanarekiko dependentziarik gabe.
Kosmetika naturalaren bigarren tailerra antolatu du Herrizomak, oraingoan aurpegiko eta gorputzeko krema hidratatzaileak egingo dituzte. Ekainaren 16an, arratsaldeko 17:00-20:00 artean izango da Herrizomako lokalean, Kutxiko 72.ean, soilik 12€ren truke. Izen ematea zabalik dago 688 650 667 zenbakian.
Uxue Urzelai izan dugu Hizpidean tailer honen berri ematen.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Uxue Urzelai: "Osasunaren autokudeaketa kapitalismoak desjabetu digun beste zerbait da."??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!