Urtaranen mehatxuak lehenengo ondorioak utzi ditu Judimendiko jaietan
Judimendiko Jai Batzordea arratsaldean bilduko da, jaiak mantendu edo ez erabakitzeko. Hala ere, Gorka Urtaranen mehatxuek lehenengo ondorioak izan dituzte: Gazte Astearen baitan antolatutako euskararen eguna, ekainaren 19an ospatzekoa zena, bertan behera uztea erabaki du Judimendiko Gazte Asanbladak.
Aste hasieran, aurtengo jaietan Judimendiko presoen askatasuna eskatzeko kalejira bat egongo dela jakinarazi zuten hainbat hedabidek. Espetxeratuta eta ehunka kilometrotara dispertsatuta dauden auzoko bizilagunak. Ordu batzuk beranduago, ordea, Gasteizko alkatearen esanetan kalejira hau eta jaiak fiskaltzaren esku utziko dituela jakinarazi du SER irratian egindako elkarrizketan.
Horretaz gain, jaietarako diru-laguntza bueltatzeko espediente bat irekitzeko asmoa agertu du, egun gutxi barru irekiko den txosnagunea eta plangintza mehatxatuz.
ADI! @gorka__urtaran |en mehatxuen ondorioz gaurko euskararen eguna bertan behera uztea erabaki dugu!
Arratsaldean erabakiko du Txosna Batzordeak jaiekin aurrera egin edo ez#UrtaranCaraPan! pic.twitter.com/VPj8brzEDl— JudimendikoGA (@JudimendikoGA) June 19, 2018
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!