Urko (Ikasle Abertzaleak): “Ez dugu ulertzen hau martxotik hona etorri den arazo bat bezala, sistema kapitalistaren kontrolerako tresna da hezkuntza”
Irailaren 15eko Hezkuntzako Grebarako deia egin du IA sindikatuak.
Ikasle Abertzaleak sindikatuak eta UIB Unibertsitateko Indar Batasunak Hezkuntza Grebara batzeko deia egin dute Irailaren 15erako. Osasunaren inguruko aldarrikapen zehatzak, eta hezkuntza sistemaren erroko arazoen salaketa uztartu dituzte deialdian.
Urko, Ikasle Abertzaleak sindikatuko kidea izan dugu Hizpidean, haien irakurketa azaltzeko.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Urko (Ikasle Abertzaleak): "Ez dugu ulertzen hau martxotik hona etorri den arazo bat bezala, sistema kapitalistaren kontrolerako tresna da hezkuntza"00:17:58
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!