Unai Pascual (Bc3): “Klima aldaketa gai ekonomiko, politiko eta soziala da, ez soilik ingurumenarena”
Fridays For Future mobilizazioak abiapuntu hartuta, klima aldaketaz eta globalizazioaz hitz egin dugu Unai Pascual ikerlariarekin. Globalizazioak sortutako ezinegonaren sintoma ezberdinak aztertu ditugu, hala nola, ultraeskuinaren gorakada, jaka horien mugimendua edo klima aldaketaren aurkako mugimenduak.
2015ean sinatutako Parisko Akordioa 2020. urtean sartzen da indarrean, eta Unai Pascualen iritziz, bertan hartutako borondatezko neurriek ez dute eragin nahikoa izango klima aldaketa 2 graduko igoeratik behera mantentzeko. Gure erosotasunak utzi nahi ez izatea, globalizazioaren homogeneotasunari aurre egitea, eta klima aldaketa gelditzeko politikariak neurri eraginkorrak hartzera behartu beharra aipatu ditu Pascualek, besteak beste.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Unai Pascual (Bc3): "Klima aldaketa gai ekonomiko, politiko eta soziala da, ez soilik ingurumenarena"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!