Unai eta Beñat Gaztelumendi (Bidea da Borroka): “Erresistentzia errelato horrek ez digu balio inguruan gertatzen dena ulertzeko, forma berriak aurkitu nahian gabiltza”
Aurkezpena gaur 19.00etan Hala Bedi Tabernan, komikia eta zuzeneko bertsoak eta marrazkiak.
Bertsolari Aldizkariaren eskutik, “Bidea da Borroka” komikia argitaratu dute elkarlanean Beñat eta Unai Gaztelumendik. Martin Artola bertsolariaren kontakizunetatik abiatuta, beren belaunaldiaren egoera islatu nahi izan dute bertan. Aurreko belaunaldien herentziaren pisua, noraeza, ikasketa berriak… Sakon hitz egin digute egungo egoeraz eta liburuaren ekoizpen prozesuaz.
Gaur, otsailaren 11a ostirala, Hala Bedi Tabernan izango dira Gaztelumendi anaiak, komikia aurkezten. Bertso sortak, aurkezpena, marrazkiak, denetik izango da gaur Kutxi kaleko tabernan, 19.00etatik aurrera.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Unai eta Beñat Gaztelumendi (Bidea da Borroka): "Erresistentzia errelato horrek ez digu balio inguruan gertatzen dena ulertzeko, forma berriak aurkitu nahian gabiltza"00:21:46
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!