Txus Argote (Korrika): “Gasteizen ez ezik, oso berezia da Arabako Korrika”
Martxoaren 30ean hasiko da 20. Korrika, baina hasi dira aspalditik lanean, Araban ere. Besteak beste, abenduaren 16an irekiko dute Korrika Denda eta lan taldeak ere egun batetik bestera hasiko dira lanean; baliteke soilik Gasteizen, 12 talde sortzea lanerako prest. Txus Argote Korrikaren Arabako arduraduna da eta berarekin hitz egin dugu ARABA HIZPIDEn.
20. Korrika-ren abestia eta bideoklipa ere izan ditugu hizpide. Hona hemen bideoklipa osorik:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!