Txomin Lasa eta Aitziber Aranberri (Gipuzkoako zahar etxeak): “Lan kargak areagotu dira eta ez dituzte gure postuak betetzen. Asteburu osoak eman izan ditugu erizainik gabe”
Bi greba egun berri egiten dabiltza, Irailaren 23 eta 24an. Gehiegizko zerbitzu minimoak salatu dituzte
Gipuzkoako zahar etxeetan ELA sindikatuak 250. greba eguna egin zuen ekainean, eta aste honetan bi greba egun berri deitu dituzte LAB sindikatuarekin batera, ostegun eta ostiralerako. Txomin Lasa ELAko kidearekin eta Aitziber Aranberri Villa Sacramento egoitzako langilearekin hitz egin dugu Hizpidean, egoera bertatik bertara ezagutzeko.
Langileen baldintza, aldundiaren erantzukizuna eta erantzun falta, pandemiaren eragina, Zaintzaldia ekimena eta beste kontu batzuk aipatu ditugu.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Txomin Lasa eta Aitziber Aranberri (Gipuzkoako zahar etxeak): "Lan kargak areagotu dira eta ez dituzte gure postuak betetzen. Asteburu osoak eman izan ditugu erizainik gabe"00:20:57
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!