Txileko herriari elkartasuna helarazi diote Gasteizen
Gobernuak darabilen errepresioa salatu eta Txileko herriari elkartasuna adierazteko dozenaka lagun bildu dira Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan, ¡Chile despertó! lelopean. through Alea.eus
Pasa den astean, garraio publikoaren prezioaren igoeraren aurkako ikasle protesta baten ondorioz, Txile goitik behera astindu duen gatazkak eztanda egin zuen. Piñera presidentearen Gobernuaren neurri neoliberalen kontrako mobilizazio jendetsuak eta protesta gogorrak hasi ziren iragan ostiralean.
Halaber, mobilizazioei erantzun bortitza eman die Txileko Gobernuak, izan ere, salbuespen egoera ezarri zuen eta dagoeneko 18 hildako, 500 zauritu eta 3.000 atxilotu utzi ditu poliziaren eta armadaren jokabideak. Iturri ezberdinen arabera, testuinguru honetan atxilotuen aurkako tortura eta emakumeen bortxaketa ugari ematen ari dira.
Txileko herriak pairatzen ari den errepresioa salatzeko, ¡Chile despertó! lelopean, elkarretaratzea deitu dute gaur Askapena mugimendu internazionalistak eta Errekaleor Bizirikek. Dozenaka lagun bildu dira Txileko herriari elkartasuna adierazteko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!