Tuvisaren kontrako zigorra berretsi du Auzitegi Nagusiak greba eskubidea urratzeagatik
Gasteizko epaitegiak hartutako erabakia berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak; 60.000 euro ordaindu beharko dizkie garraio enpresak langileei. through Alea.eus
Tuvisako langileek 2021ko apirilean deitutako greban “greba eskubidea urratu” zela salatu zuten, eta epaitegietara jo zuen ELAk. Enpresak zegokien soldata deskontua egin zien grebalariei, baina ondoren lan-egun hori berreskuratzera edo orduak konpentsatzera behartu zituen langileak. Gasteizko epaitegiak “eskubide urraketa” gertatu zela ondorioztatu eta 427 langileri 60.000 euroko kalte ordaina ordaintzera kondenatu zuen garraio enpresa publikoa.
Gasteizko Udalak epaia errekurritu ostean, EAEko Auzitegi Nagusiak berretsi egin du sententzia.
Aldarrikapenekin aurrera egitea
Azken urteetako eskaera horiei jarraipena emanez, otsailean greba abiatu zuten Tuvisako langileek berriz ere; besteak beste, lanpostuak bermatzea eta gehiago sortzea, pribatizatutako zerbitzuak berriro publiko izatea, linea batzuen berrantolaketa eta langileen osasuna eta lanaldia errespetatzeko neurriak ezartzea aldarrikatu zuten azken greba deialdian.
Zenbait egunetako mobilizazioen ostean, eta greba mugagabea berresteko babes nahikorik gabe, enpresa batzordeak “aurrerapauso esanguratsuak” eman zirela onartu eta akordioa lortu zuen zuzendaritzarekin. Lortutako akordioen artean, hamabi kontratu mugagabe egitea eta hamabost autobus berri erosteko konpromisoa adostu ziren; hasiera batetik eskatzen zen langileen “fitxaketa sistema” berriz ez zen %100ean ixtea lotu.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!