Tertulia | “Emakumeak oholtzan” -Izaro Andres eta Ana Iruretagoyena-
Euskal musika eszenaz, inertziez, erronkez, zailtasunez eta aukerez aritu dira Izaro Andres, Ane Bastida, Onintza Rojas, eta Olatz Salvador musikariak Klitto-k eta Topatu-k ekoitzi duten dokumentalean: “Emakumeak Oholtzan”. Kameren atzean egon da lanean Ana Iruretagoyena kazetaria eta berarekin eta Izaro Andresekin hitz egin dugu ARABA HIZPIDEn. Dokumentalaren nondik norakoetaz ez ezik, bestelako kontuak ere jorratu ditugu gurean.
Gai ezberdinen inguruan hausnartu dugu gurean:
- Nola feminizatu musika?
- Nola eraiki eszenatoki musika gune askeak?
- Musikak generorik dauka?
- Nola lortu benetan musika estilo eta eredu feminista bat?
- …
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!