Tasio Arrizabalaga (Foro Sozial Iraunkorra): “Torturatutako 3.415 pertsonen testigantzei egiazkotasuna aitortu bazaie ere, aitortza ofiziala ez dute 100 baino gehiagok jaso”
Bihar burutuko da Europa Biltzar Jauregian "Torturaren ostean berreraiki" mahai-ingurua.
Bihar, urtarrilak 22, “Torturaren ostean berreraiki. Tresnak eta esperientziak feminismotik” mahai-ingurua ospatuko da Europa Biltzar Jauregian, arratsaldeko 19:00etan. Honen inguruan hitz egiteko Foro Sozial Iraunkorreko kidea den Tasio Arrizabalaga izan dugu Hizpidean.
Emakumea eta torturaren loturatik eta euskal gatazka deitu izan den testuinguruan eman den Giza Eskubideen urraketa aitortzeko beharretik sortutako mahai-ingurua dela azaldu digu. Erreparazio prozesuan zehar lagungarriak izan daitezkeen tresnez mintzatu da, feminismoaren presentziaren garrantzia azpimarratuz.
Bestalde, torturatutako pertsonen kopuruaren inguruan hitz egin du, datu horien ezaugarriak aipatuz eta horietatik aitortza jaso dutenen kopurua oso urria dela salatuz.
-
Hizpidea: Tasio Arrizabalaga (Foro Sozial Iraunkorra): "Torturatutako 3.415 pertsonen testigantzei egiazkotasuna aitortu bazaie ere, aitortza ofiziala ez dute 100 baino gehiagok jaso"00:14:43
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!