Tasio Arrizabalaga (Egiari zor):”Tortura Euskal Herrian ez da urruti gelditzen, milaka pertsonaz hitz egin dezakegu”
Torturaren aurkako egunari eta Euskal Herriko tortura politikoei buruz eztabaidatu dugu Tasio Arrizabalagarekin.
Orain dela 40 urte poliziak Joxe Arregi torturatu zuen, eta jasotako zauriak direla eta hil egin zen. Tortura kasuak Euskal Herri osoan zehar agertzen joan dira 4.000 kasutik gora aitortuz,”Euskal Memoria” edota “Euskadiko tortura eta tratu txarren proiektuaren” arabera, horietako 13 hildakoak izanik
40 urte ondoren “Torturaren aurkako eguna” ospatuko da otsailaren 13an Bilbon eta Zizurkilen, Joxe Arregi eta 13 hildakoen ohorean. Hori dela eta Tasio Arrizabalagarekin bildu gara, “Egiari zor” fundazioko kide batekin. Berak tortuaren errealitateari buruz hitz egiteko eta ospatuko diren ekitialdien berri eman digu.
-
Hizpidea: Tasio Arrizabalaga (Egiari zor):"Tortura Euskal Herrian ez da urruti gelditzen, milaka pertsonaz hitz egin dezakegu"00:08:56
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!