Tabernak irekitzeko erabakia ikuspegi zientifikotik, eta emakumezkoen papera zientzian
Otsailaren 11ko Emakume Zientzialarien Egunaren harira, Ana Galarragaren kolaborazioa
Tabernak irekitzeko agindua eman dute epaitegiek, eta Covid-19aren intzidentzia tasak jada ez du eraginik izango, behin behinean, tabernak ireki edo ixteko erabakietan. Horretaz aritu gara Ana Galarraga elhuyar fundazioko kidearekin, zientziaren ikuspegitik aztertuz eta ikerketek zer dioten azalduz.
Bestalde, emakumeek zientzian izan duten, daukaten eta izan beharko luketen paperaz aritu gara Galarragarekin, Otsailaren 11 Emakume Zientzialarien Eguna delako. Gizon txuriaren neurrira eginda daude prozesu gehienak, eta horrek dakartzan ondorioez aritu zaigu.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Tabernak irekitzeko erabakia ikuspegi zientifikotik, eta emakumezkoen papera zientzian00:28:06
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!