Suzko barrikada eta Ertzaintzaren kargak Tubacexeko greba mugagabearen 43. egunean
Atzo goizean goiz suzko barrikada piztu zuten Amurrioko fabrikako sarreran. through Aiaraldea.eus
Greba mugagabearen 43. eguna bete zuten atzo Tubacexeko beharginek. Goizean goiz suzko barrikada piztu zuten Amurrioko fabrikako sarreran. Poliziak zailtasunak izan zituen barrikada erretiratzeko eta suhiltzaileak bertaratu behar izan ziren.
Autobusa sartu zen unean Ertzaintzak grebalarien aurka kargatu zuen eta hainbat langile zauritu zituen. Arratsaldean tanketa baliatu zuten barrikada igarotzeko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!