SuVersión, Kolonbiako muntai judizialei buruzko dokumentalaren emanaldia eta hizketaldia antolatu du Etxeratek
Gaur, arratsaldeko 19.00etan izango da Sare eta Etxeraten egoitzan. Naroa Hernandezek kontatu digu.
Kolonbiako muntai polizial eta judizialen errealitatera gerturatzeko aukera sortu dute Etxerat eta Sarek, “SuVersión” dokumentalaren emanaldiarekin. Muntai polizialak jasandako pertsonen testigantzak ere izango dira bertan.
Naroa Hernandez Etxerateko kidearekin hitz egin dugu Hizpidean, eta berak azaldu dizkigu topaketa hau antolatzeko arrazoiak. Kolonbian muntai judizialekin bizi den egoeraren zantzu batzuk eman dizkigu, eta gonbidapena zabaldu du, gaur, martxoaren 17an, hurbiltzeko Sare eta Etxeraten egoitzara, Kutxa plazako 7. zenbakian, 19.00etan.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: SuVersión, Kolonbiako muntai judizialei buruzko dokumentalaren emanaldia eta hizketaldia antolatu du Etxeratek00:06:52
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!