“Sumendi eragilea baino, auzoko eragileentzat zabalik dagoen espazioa izatea nahi dugu”
Judimendiko Sumendi gazte-espazioa 2 urte betetzear dela, Sumendi 2.0 eguna egingo dute datorren ekainaren 2an, larunbata. “2 urtez auzoan ibiltzen” lelopean, hainbat jarduera izango dira egun osoan zehar: haurrentzako ekintzak, mural-margoketa, herri-bazkaria, kontzertuak… Ibilian-ibilian ari dira espazioa eraikitzen, esperimentazioari lekua eginez eta auzoko eragileen topalekua eskainiz.
2016ko ekainaren 23ko gauean berreskuratu zuten lekua auzoarentzat, eta geroztik kulturaren erreferente bihurtu da Judimendin, non eta auzoaren utzikeria instituzionala agerian uzten duen kalean, Benito Ginean, alegia. Karla Agirre Sumendiko kideak esan du, eragile baino, espazio izateko borondatea dutela: “Auzoko eragileei zabalik dagoen gune bat”.
-
Hizpidea: "Sumendi eragilea baino, auzoko eragileentzat zabalik dagoen espazioa izatea nahi dugu"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!