StandBAI! 7.saioa
Mikel Laboa. Txerokee. Txinaurriak
Abenduaren 1ean 3 urte bete ziren Mikel Laboa joan zitzaigunetik. Hori kontuan hartu eta Mikel Laboaren inguruan aritu gara saio osoan zehar. Mikel Laboak belaunaldi desberdinetako gazteengan izan zuen, duen eta izango duen eragina azpimarratu nahi dugu eta horretarako Txerokee eta Txinaurriak lanak izango dira saioaren ardatz. Txerokee 1990ean argitaratu zen eta bertan, garai hartako hainbat taldek Mikel Laboaren kanten bertsioak eskaini zizkiguten. 20 urte beranduago, 2010ean, Txinaurriak lana argitaratu zen. Hau ere Mikel Laboaren kantuen moldaketez osatua eta egungo hainbat talderen parte-hartzearekin. Hori bai, saioa hasi eta bukatu Mikel Laboak berak egingo du.
StandBAI! Asteazkenero 15:00retatik 16:00retara
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!