Solasaldia | Zergatik kostatzen zaigu hainbeste Kubarekin ikuspegi kritikoa izatea?
Aitziber Perez de Karkamo eta Asier Etxenikerekin tertulia.
Kubari buruz hitz egitean, askotan defentsa postura batetik egiten dugu? Beste norbaiten erasoen aurrean erlatibizatzeko joera hartzen dugu? Zenbateraino eragiten du benetan blokeoak? Dena justifikatzen du? Kapazak gara ikuspegi kritikoz begiratzeko Kubako iraultzari eta ondorenari?
Galdera deseroso hauetan sartu nahi izan dugu gaurko solasaldian. Aitziber Perez de Karkamo eta Asier Etxenike izan ditugu solaskide, hemen entzungai.
-
Hizpidea: Solasaldia | Zergatik kostatzen zaigu hainbeste Kubarekin ikuspegi kritikoa izatea?00:23:49
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!