Solasaldia | Islamofobia, kulturartekotasuna eta feminismoa. Oreka posibleak?
Iratxe Alvarez eta Ruben Sanchezekin solasaldia.
Beste kulturekiko errespetua, ikuspegi mendebaldarra, zapia… erpin asko ditu gai honek, baina gaurkoan emakume baten kontakizunetik abiatu nahi izan dugu. Familia musulman batean jasandako tratu txar erlijiosoak dira abiapuntua, eta askotan nola ezkerretik kosta egiten den halako ezaugarri patriarkal eta zapaltzaileen kritika egitea, kulturartekotasunaren defentsatik abiatuta edo islamofobiaren salaketatik abiatuta.
Hemen dituzue bi twitter hariak, “Sukaina” erabiltzaileak, emakume arabiar-katalan batek idatzitakoak, bata eta bestea. Hortik abiatuta hausnartu dugu nola harremandu kultura artean, feminismoa eta kulturartekotasunaren alde zapaltzaileak nola landu eta abar luze bat.
Najat El Hachmi, jatorri musulmaneko idazle katalanaren liburu batzuk ere aipatu ditugu, hemen erreferentzia pare bat. “Azken patriarka” liburua, eta “El lunes nos querrán“.
Tertulia osoa hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!