Solasaldia | Europa migrazioen kontrako gotorleku gisa, eta eskuinaren gorakada Europan gazteen artean
Aitziber Perez de Karkamo eta Asier Etxenikerekin.
Gaurko solasaldian bi gai potolo izan ditugu hizpide. Alde batetik, Maroko eta espainiar estatuaren arteko azken gatazka diplomatikoaz aritu gara. Marokok Ceutako muga “zaintzeari utzi” eta milaka migratzaile hurbildu izanak ekarri duen “mehatxua” eta Marokoren xantaia gaitasunari buruz hitz egin dugu. Europarrok bizi garen gotorlekuak ezkutatzen dituen hipokresiak ere izan ditugu Hizpide, eta ezkerretik egon daitezkeen erantzunak aipatu ditugu.
Bestalde, eskuinaren gorakadaz hitz egin dugu, ikerketa batzuek erakutsi dutelako Eusopako herrialde ezebrdinetan, espainiar estatua barne, eskuinerako joera ematen ari dela bereziki gazteen artean, historikoki ezkertiarragoa izan den sektorean. Honen atzean egon daitezkeen arrazoiez eta ekar ditzakeen arriskuez aritu gara, Aitziber Perez de Karkamo eta Asier Etxenikerekin, tertulian.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Solasaldia | Europa migrazioen kontrako gotorleku gisa, eta eskuinaren gorakada Europan gazteen artean00:37:58
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!