Sara (Bilboko Langile Autodefentsa Sarea): “Jaso ditugun kexa gehienak merkataritza txikikoak izan dira”
Jardin Secreto enpresako langile baten alde dabiltza borrokan, beste askoren artean.
Bilboko Langile Autodefentsa Sarea ezagutu du gaur Hizpidean. Lan harremanen bilakaeraren aurrean, sindikatu tradizionalek utzitako hutsunea betez lanean ari dira Bilbon. Bertako kidea den Sara izan dugu gaur gurean, haien borroka ereduari buruz hitz egiteko, eta azken asteetan zer esana eman duen Jardin Secreto enpresako lan gatazkari buruz.
Oharra | Elkarrizketan zuzenak ez ziren informazio batzuk atera zirela eta, Bilboko Langile Autodefentsa Sareko kideek ohar bat helarazi digute, okerrak argitzeko:
“Bilboko Langile Autodefentsa Sarearen izenean barkamena eskatu nahi dugu eta testu honen bidez elkarrizketan agertzen diren akats pare bat argitu. Espacio Open-Jardin Secreto kasuari dagokionez, alde batetik, langileak zeukan lan-hitzarmena ez zen ostalaritzakoa, kontratuan ez zen hitzarmenik aipatu ere egiten, “espazioaren arduradun” bezala kontratatua zegoen lan baldintza okerragoak zituen hitzarmen baten pean, soldata eta baldintzen bidez ondorioztatu dezakegun bezala. Bestalde, bajaren arrazoia lan istripua ez zela izan esan nahiko genuke ere, baja arrunt bat baizik. Barkatu eragozpenak.”
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Sara (Bilboko Langile Autodefentsa Sarea): "Jaso ditugun kexa gehienak merkataritza txikikoak izan dira"00:23:08
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!