San Juan gaueko eraso matxista bat salatu du Aguraingo Mugimendu Feministak
Elkarretaratzea egingo dute gaur arratsaldean aurreko larunbateko eraso sexista salatzeko: gizon heldu batek 20 urteko gazte bat erasotu zuen.
Ekainaren 23ko gauean, San Juan bezperan, Aguraingo taberna batean eraso bat eman zen. Gizon heldu batek 20 urteko neska gazte bat erasotu zuen. Neskak, hasieratik autodefentsa erabili zuen eta gizonari erantzun zion. Emakume talde batek gizonezkoa bota zuen tabernatik, nahiz eta honek jarrera nahiko oldarkorra izan: “Oso biolento jarri zen”, adierazi du Aguraingo Mugimendu Feministak.
Horren ostean, eta protokoloa jarraituz, neska talde bate erasotuarekin zegoen unean erasotzailearen lagunak hurbildu ziren. Jarrera paternalista baliatuz, erasoari garrantzia kentzen ahalegindu ziren, mozkorraren justifikatuz erasoa.
Erasoa salatzeko, Aguraingo Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu du 19:00etan San Juan plazan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!