Samuel Pasandin (Ikasle Abertzaleak): “Eusko Jaurlaritzaz gain, ikastetxe asko ere ari dira tranpetan errebalidetako azterketekin”
Hezkuntza Plataformen Topaguneak joan zen astean berretsi zuen LOMCEren azterketei “planto” egiteko deia eta hala gertatu zen atzo. Euskal Herriko ikastetxe ezberdinetan, planto egin zuten ehundaka ikaslek. Gasteizen, adibidez, Koldo Mitxelena, Jesus Obrero eta Mendebaldea institutuetan egin zuten planto. Gurasoen babesarekin kasu batzuetan, zuzendaritzaren trabekin beste batzuetan … baina plantoaren erabakia irmoa dela dirudi.
Planto egiteko dei horren baitan, Ikasle Abertzaleak eragilea zegoen eta sindikatu honetako kide den Samuel Pasandin gonbidatu dugu gaur ARABA HIZPIDEra.
-
Hizpidea: Samuel Pasandin (Ikasle Abertzaleak): "Eusko Jaurlaritzaz gain, ikastetxe asko ere ari dira tranpetan errebalidetako azterketekin"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!