Sakabanaketaren aurkako aldarria bilakatu zuten Pili Arzuaga eta Fontso Isasiren omenaldia
Larunbatean Pili Arzuaga eta Fontso Isasi laudioarrak omendu zituzten Laudioko Herriko plazan. 30 urte pasa dira dispertsioaren ondorioz auto istripuan Zamoran hil zirenetik. through Aiaraldea.eus
30 urte bete dira uztailean auto istripuan biak hil zirenetik; euskal preso politiko bat -senidea eta laguna- ikustera joaten ziren bitartean.
Etxeratek ekitaldia antolatu zuen larunbatean eta bi laudioarrak gogoratu zituzten -besteak beste, oroitu zuten Fontso Isasi Larra Buztingintzako kidea zela-, baina bereziki azpimarratu dute bien heriotza sakabanaketa politikaren ondorioa izan zela. Hori dela eta, salbuespen neurri hori amaitu beharra aldarrikatu zuten, inork ez dezan bere bizia arriskuan jarri familia kidea edo laguna espetxean bisitatzeko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!