Ruben Espino (ELA): “Gizarteak bere buruari galdetu behar dio ze motako komertzio eredua nahi dugun”
Merkataritzako greba deitu dute gaurko ELA eta LAB sindikatuek.
H&M enpresan lan gatazka bat izan da azken hilabeteetan, eta 50 egun baino gehiago greban eman ondoren, langileek lortu dute enpresak onartzea haien aldarrikapenak. Hala ere, sektorearen egoera oso larria dela salatu izan dute sindikatuek, enpleguaren suntsipena eta prekarizazioa areagotzen ari delako.
Horren aurrean, merkataritza sektorean greba deitu dute ELA eta LAB sindikatuek gaurko, Ekainaren 25erako. Ruben Espino ELA sindikatuko kidearekin hitz egin dugu Hizpidean, eta berak azaldu digu zein den sektorearen egoera. H&M enpresako lan gatazka azaldu digu, eta enpresa ezberdinetan azkenaldian izandako mehatxuak azaldu dizkigu, dendak itxi edota langileak kaleratzeko arrisku ezberdinak agertu baitira sektorean. H&M, Inditex eta el Corte Ingles bezalako enpresek dauzkaten irabaziak eta langileekiko oldarkortasuna azaldu dizkigu, eta egoera hobetzeko haien aldarrikapenak zein diren jakinarazi.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Ruben Espino (ELA): "Gizarteak bere buruari galdetu behar dio ze motako komertzio eredua nahi dugun"00:16:01
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!