Pollorekin solasaldia: Hala Bediren historia eta urteurreneko dokumentala
Zebrabidean Patxi Gartzia Pollorekin hitz egin dugu Hala Bedik bere urteurrena ospatzeko egin duen dokumentalaren harira. Pollok bertatik bertara ezagutu zuen Hala Bediren sorrera, eta irratiaren hasiera nolakoa izan zen kontatu digu, besteak beste. Garai hartan Gasteizko egoera sozial komunikatiboa nolakoa zen ere argitu digu, gaztetxearen sorrera eta irratiarekin izandako lotura…
“30 urte kolpez kolpe” dokumentalaren inguruan, memoria egitearen garrantzia azpimarratu digu, eta irratiaren hasiera hartako material asko jada galduta daudela jakinik, hauek lortzeko irratikideek egin duten lana eskertu du.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!