O no será-Edo ez da izango: Transfeminismoa bor-borrean
Proposamen transfeminista ezberdinekin gatoz gaurkoan, Eibarko Jardunaldi transfeministen eta Arabako Mendialdeko Asteriskes kolektiboaren aurkezpenaren berri eman dugu.
Gaurko saioan, beste saio askotan bezala, transfeminismoaren apologia egin nahi izan dugu, transfeminismoa benetan lantzen duten kolektibo batzuei hitza eman eta beraien lanen eta borroken berri eman eta horiek guztiak lau haizetara zabaldu.
Izan ere, azken egunotan ezagutu ditugun ekimen transfoboak salatzeko beharra sentitu dugu, Feminismoa eta transfobia ez ditugulako elkarrekin ulertzen. Eta horretarako, proposamen transfeministei bozgorailua jarri diegu.
Alde batetik, datorren ostiralean, hilak 11, aurkeztuko den Asteriskes kolektiboari tartea eskaini diogu, eta bertako kide bat elkarrizketatu dugu, Sator. Horrez gain, Eibarren izan berri diren jardunaldi transfeministei buruz aritu gara. Eta aipu berezi bat egin diogu NAIZEN adingabe transexualen familien elkarteari, 7. urtemuga bete dute eta.
Saioan honako kantak entzun ditugu:
- Popatik taldeak Naizen-tzat sortutako abestia: “Ipuinetan bezala”;
- Perlata taldearen bi kanta: “Moio” eta “Izana”;
- Annekdotas taldearen “Dragonfly” eta “Aurrez aurre”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!