O no será-Edo ez da izango: Sexu eta Genero Disidentzia Eguna guztia iraultzeko!
Ekainaren 28an grabatutako zuzeneko emisioaren saioa, ikasturteko azkena Gasteizko Gaztetxetik.
Irratsaio oso berezia dugu hau. Batetik, gure bosgarren ikasturteko azkena dugulako. Bestetik, Sexu eta Genero Disidentzia Egunarekin bat egin dugulako irratsaioan. Ospatzeko arrazoirik, beraz, ez zaigu falta izan eta Gasteizko Gaztetxera gerturatu gara emisioa zuzenean egitera manifestazioaren osteko marianitadan, kide askoren artean.
1973ko Askapena Egunean Silvia Riverak egindako mitin gogoangarritik hasita, gerora antolakuntzan aritu diren kideekin hitz egiteko aukera izan dugu. Zaballako kartzelatik entzuten gaituzten kideak ere gogoan izan ditugu. Era berean, atzera begiratu eta ikasturteak emandakoak oroitu ditugu. Hurrengo irailean entzungo dugu elkar, bien bitartean gaizto ibili!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!