O no será-Edo ez da izango: Amatasun bolloak
Amatasun bolloa eraikitzen dugun nortasuna da eta ez da izaera naturala
Gaurko irratsaioan, asteartean amatasun bolloen inguruan June fernandezek emandako hitzaldiaren aitzakiz, gaia ekarri nahi izan dugu gurera. Hitzaldian, portzierto, Lorenak, gure kideak, dinaminazatu zuen eta Junerekin berbatan ibili ziren. Gure artean zenbait kontutaz hitz egin dugu, gaiak piztu dezakeen emozio, pentsamendu, kontraesan eta abar guztiak barne.
Bestalde, asteburuan, Donostian Askabide klinikaren aurka antolatuta zegoen prozesioa feministek egindako ekintza kontatu nahi izan dugu eta beraien emozioak partekatu audio bidez.
Azkenik, zenbait erreferentzia partekatu nahi ditugu:
Zenbait liburu:
- Maternidades subversivas eta La revolución de los cuidados María llopis
- Maternidades Cuir Eva Abril eta Gracia Trujillo
- Mi ama eme ume Estitxu Fernandezek eta Erika Lagomarek Hamairu elkarrizketa oinarri hartuta, amatasun «feminista eta bizigarri» posibleen inguruko hainbat bizipen eta gogoeta bildu dituzte.
- Las degeneradas trans acaban con la familia Ira Hybris
- Dónde está mi tribu Carolina del Olmo.
Eta zenbait artikulu, fanzine:
- “Ezinbertzekoa da haurdun dauden pertsona transexualen erreferenteak egotea” Pol Galofre. Gizon haurduna
- “El rucu rucu ” Fanzinea: Histeria kolektiboa
-
“Mi familia es un error del sistema. Un disparadero de mundos posibles” Rocío Lanchares Bardají
- “Desocupar la maternidad“ Brigitte Vasallo.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!