Peio Ormazabal (Kontseilu Sozialista Gasteiz): “Bizitzaren prezioa igotzeak esan nahi du aberastasunaren parte gero eta handiago bat geratzen dela kapitalisten eskuetan”
"Bizitzaren garestitzea gelditu" lelopean manifestazioak antolatu dituzte larunbaterako Hego Euskal Herriko Kontseilu Sozialistek.
Hego Euskal Herriko hiriburuetan manifestazioak deitu dituzte lau hiriburuetako Kontseilu Sozialistek larunbaterako, martxoaren 19rako. Gasteizen arratsaldeko 18.30etan abiatuko dira Correos plazatik, argindarra, gasa, elikagaiak edota gasolinaren prezioen igoera salatzeko.
Peio Ormazabal Gasteizko Kontseilu Sozialistako kidea izan dugu Hizpidean, eta berak azaldu dizkigu mobilizazio hauek deitzeko arrazoiak. Egiten duten egoeraren analisia aurkeztu digu, eta honen aurrean Kontseilu Sozialistek daukaten proposamena plazaratu digu.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Peio Ormazabal (Kontseilu Sozialista Gasteiz): "Bizitzaren prezioa igotzeak esan nahi du aberastasunaren parte gero eta handiago bat geratzen dela kapitalisten eskuetan"00:15:59
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!