Peio Ormazabal (GKS): “Pobrezia eta askatasun eza areagotzen ari dira”
Elkarretaratzea deitu dute larunbatean 18.30etan, Plaza Berrian.
Osasun-hondamendiaren eta asakatasunen ezabapenaren aurrean mobilizatzeko deia egin du Gasteizko Gazte Koordinadora Sozialistak. Oinarrizko eskubideen defentsan, eta botere burgesari aurre egingo dion indarra sortzera bidean, Gasteizko Plaza Berrian elkarretaratzea antolatu dute larunbaterako, arratsaldeko 18.30etan.
Peio Ormazabal GKSko kidea izan dugu Hizpidean, eta berak azaldu digu ze irakurketa egiten duten Covid-19ak sortutako egoeraren inguruan. Burgesiaren ofentsibaren baitan kokatu dute pandemiaren kudeaketa, eta ekarriko dituen ondorio kaltegarriak aurreratu dizkigu Ormazabalek, beste gauza batzuen artean.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!