Peio Almagro (BDZ): “Boikot, desinbertsio eta zigorren kanpainak min egiten die israeldarrei, horretan sakondu beharra dago”
Larunbatean Palestinaren Aldeko Eguna ospatuko dute Bilbon.
Hapoel Holon talde israeldarreko jarraitzaileek Bilbon egindako eraso sionistez hizketan hasi gara gaur Peio Almagro BDZko kidearekin. Sakon azaldu dizkigu egun horietako gertakariak, auzoak eta Bilboko herritarrek emandako erantzuna, eta instituzioen jarrera. Horrez gain, kirol talde hauekin, kultur ekimen ezberdinekin edo bestelako taktikak erabiliz Israelek egiten duen normaltasun eta aurpegi zuriketa kanpaina salatu du, informazio ezberdinak emanez.
Azkenik BDZ kanpainari buruz aritu gara, Israelek “aurpegi zuriketarako ministerioa” sortu izanaren erantzulea, nazioartean Palestinarekin elkartasuna adierazteko modu eraginkorra. BDZren eraginaz eta balioaz aritu zaigu, eta gonbidatu gaitu larunbatean Bilbon egingo den Palestinaren Aldeko Egunera, egun osoko egitarauarekin.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Peio Almagro (BDZ): "Boikot, desinbertsio eta zigorren kanpainak min egiten die israeldarrei, horretan sakondu beharra dago"00:30:23
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!