Paul Bilbao (Kontseilua): “Ez dira onartu proposamen guztiak, baina arrakala bat zabaltzea lortu dugu”
Hizkuntza gutxituen babesari bizkar egin dio Espainiako Kongresuak, neurri batzuk onartu badira ere.
Hizkuntza gutxituak babesteko Legez Besteko Proposamena aurkeztu zuten hainbat eragilek, eta neurri txiki batzuk onartu badira ere, sakoneko egiturazko neurriak ez dute aurrera egin. BNG, Compromis, CUP, EAJ, EH Bildu, ERC, JxCat, Más Madrid, PDCAT eta Unidas-Podemos alderdiek babestu zuten proposamena, baina ez du nahikoa babesik lortu osorik aurrera ateratzeko.
Paul Bilbao Kontseiluko zuzendariarekin hitz egin dugu Hizpidean, eta azaldu digu osotasunean pasa ez bada ere aurrera pauso txiki batzuk lortu direla, bereziki asturiera, aragoiera eta Nafarroako euskarari dagokionez. Honi buruz eta beste hainbat konturi buruz aritu gara Bilbaorekin.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Paul Bilbao (Kontseilua): "Ez dira onartu proposamen guztiak, baina arrakala bat zabaltzea lortu dugu"00:20:16
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!