Olatz Alonso (SEADen lagunak): “Saharar kazetaria izatea lurralde okupatuetan arrisku handiko jarduera da”
Hilabete bete da gaur Fronte Polisarioak gerrarako deia egin zuenetik, Marokoren erasoen aurrean.
Azken astean, ehun euskal kazetarik baino gehiagok adierazpen bat plazaratu dute, Saharar kazetariei babesa adieraziz, Marokoko estatuak jartzen dizkien oztopoen aurka. Bestalde, Donald Trumpek bere etxerako bidean erabaki diplomatiko arriskutsu bat hartu du, Mendebaldeko Sahararen gaineko subiranotasuna aitortu baitio Marokori, nazioarteko legediaren aurka.
Kontu guzti hauek eta gerraren bilakaera aztertu ditugu Olatz Alonso SEADen lagunak elkarteko kidearekin.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Olatz Alonso (SEADen lagunak): "Saharar kazetaria izatea lurralde okupatuetan arrisku handiko jarduera da"00:09:31
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!