Olatz Alonso (Arabako SEADen lagunak elkartea): “Begirada propio bat beharrezkoa da”
Otsailaren 27 eta 28an “Sahara begiradan” zinema erakustaldia izango da Gasteizen, EHUKulturak, Gasteizko Udalak eta Arabako SEADen lagunen elkarteak antolaturik. Horren barruan, hitzaldiak, tailerrak, mahai inguruak, zineforumak eta Ciudadrealeko laburmetraien jaialdian saritutako “Un agujero en el muro” pelikularen estreinaldia biltzen dira. Saharar herri zapalduaren eta ekialde hurbileko gaur eguneko egoera ezagutaraztea eta gaiaren inguruan begirada propio bat izatea dauka helburu bezala erakustaldiak.
Honetan sakontzeko, Arabako SEADen lagunak elkareko kide den Olatz Alonsorekin hitz egin dugu. Hemen entzungai:
-
Hizpidea: Olatz Alonso (Arabako SEADen lagunak elkartea): "Begirada propio bat beharrezkoa da"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!