Oihana Alberdi: “Sarraskiak jarraitzen du Shatilako errefuxiatuen oroimenean”
Ekintzaile bizkaitarrak bertatik bertara ezagutu du Shatilako kanpamendua, bertan ibili baita Basket Beats Borders ekimenaren antolakuntza lanetan.
Hasiera eman diogu Uhintifadaren 11. edizioari, irailaren 16an, zorigaiztoko efemeride baten egunean. Egun horretan 37 urte bete dira Palestinako errefuxiatuek historiako triskantzarik handienetako bat pairatu zutela: Sabra eta Shatilako sarraskia.
1982an Libanoko milizia falangista kristauek, Israelgo armadaren babesaz, Beirut inguruko errefuxiatuen kanpamendu horietan sartu eta hiru egunetan 3000 lagun inguru erail zituztenen.
Aste honetako atalean Oihana Alberdi Elorriaga izan dugu Uhintifadako mikrofonootan. Ekintzaile bizkaitarrak bertatik bertara ezagutu du Shatilako kanpamendua, bertan ibili baita Basket Beats Borders ekimenaren antolakuntza lanetan.
Ekimen horren baitan, iragan udan neska errefuxiatu gazteen saski baoi talde bat Euskal Herrian ibili da, hamaika bazterretan, kirol erakustaldiak egiten eta emakume errefuxiatu gazteen errealitate ezagutarazten.
Bere jardunean Alberdik errefuxiatu kanpamendu historiko horren nesken bidaiaz eta bizipenez aritu zaigu, hemendik eraman duten eskarmentua eta bertan utzi duten irakaspena. Izan ere, bidaiak balio izan du muga eta aurreiritzi asko apurtzeko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!