NATO EB EZ! EUSKAL HERRIA ANTIINPERIALISTA! lelopean burutu zen manifestazioaren laburpen bideoa.
2023ko martxoaren 11n, 2000 lagunetik gora batu ginen Bilbon “NATO-EB EZ! EUSKAL HERRIA ANTIINPERIALISTA” lelopean, Bardeak YA, NATO eta Europar Batasunaren aurkako herri ekimenak eta Askapenak antolatutako manifestazioan. Euskal Herriko 50 eragile baino gehiagok babestutako manifestazioa izan zen.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!