Naia Rodriguez (SOS Alde Zaharra): “Dagoen espazio gutxia pribatizatua izaten ari da”
Martxoaren 14 eta 15ean gentrifikazioaren aurkako jardunaldiak antolatu dituzte Bilbon.
SOS Alde Zaharra kolektiboak Bilboko etxebizitzaren egoera, espazio publikoarena eta komertzioena aztertu eta lantzen ditu, Alde Zaharrean zehazki. Naia Rodriguez kolektiboko kidea izan dugu Hizpidean, bizi dituzten arazoen inguruan hitz egiteko, eta asteburu honetarako antolatu dituzten jardunaldiak aurkezteko.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Naia Rodriguez (SOS Alde Zaharra): "Dagoen espazio gutxia pribatizatua izaten ari da"00:12:44
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!